Edukira joan

Arundhati Roy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arundhati Roy

(2013)
Ahotsa
Bizitza
JaiotzaShillong1961eko azaroaren 24a (62 urte)
Herrialdea India
Familia
AmaMary Roy
Ezkontidea(k)Pradip Krishen (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaDelhiko Unibertsitatea
Lawrence School, Lovedale (en) Itzuli
Pallikoodam (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, idazlea, gidoilaria, saiakeragilea, zinema gidoilaria, television writer (en) Itzuli, militante politikoa, aktorea, kazetaria, zinema aktorea eta aktibista
Lantokia(k)Delhi
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa

IMDB: nm0746936 Facebook: ArundhatiRoyAuthor Spotify: 3YqV1BU9HYzfo1YRfpBISf iTunes: 14120629 Last fm: Arundhati+Roy Musicbrainz: 51698125-4cb8-4bb3-9567-bd49409f28ca Discogs: 1050500 Allmusic: mn0002183167 Deezer: 1330560 Edit the value on Wikidata

Suzanna Arundhati Roy (1961eko azaroaren 24a - ) idazle, pentsalari eta ekintzaile indiarra da.

Meghalayako (Indiako Ipar ekialdea) estatuan jaio bazen ere gaztaroa Keralako (Indiako hego mendebaldea) estatuan eman zuen. Aita Hindu erlijiokoa zuen eta ama aldiz, Siriako Ortodoxo Kristaua. Aniztasun honen lekuko bere eleberri ezagunena dugu: "The God of Small Things", kritikak nahiz irakurlegoak txalotutako nobela bikaina. "The God of Small Things" 1997 Bokeer Prize saria eskuratu zuen eta Roy nazioartean ezagutzera eman zuen.2017an, argitaratu zuen bere bigarren eleberria: The Ministry of Utmost Happiness.

Arundhatiren bizitza ez da nola nahikoa izan. 16 urterekin etxea utzi eta New Delhi hirira jo zuen. Han etxola batean bizi eta hamaika lanetan aritu zen. Boheme urteak izan ziren Arundhatirentzat. Arkitektura ikasketak egin zituen New Delhin eta lehen aldiz esposatu zen ikasten zuen bitartean. 1984an bere bigarren senarra izanen zen Pradeep Kishen zinemagilea ezagutu zuen eta zinema munduan hasi zen lanean. Herritar xume bezala ikus dezakegu "Massey Sahib" filman eta "In Which Annie Gives it Those Ones" eta "electrical moon" filmetan gidoilari lanetan aritu zen.

Ekintzalari eta pentsalaria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indiako Estatua aunitz aldatu da urte guttiren buruan. Garapen teknologikoa, mundializazioak eta militarismoa Indiako gizarteak eta kultura erroturik dituen baloreekin talka egin dute. Arundhatiren jarduera ekintzaileak horretan datza: kritika zorrotza egiten dio aldaketa horien nondik norakoei, batik bat Indiako populuarengan den zama eta sufrimendua salatuz. Tar basamortuan, Rajasthanen, Indiako gobernuak eginiko froga nuklearrak Arundhatiren kontrako jarrera irmoa jaso zuten, eta bakezaletasun berriaren inspirazio iturri izan den "The End of Imagination" saiakera sortu zuen horren karira. Indian eginiko obra hidrauliko erraldoiak bere jo puntuan izan dira: urtegiak baztertutako pertsonak eta ekologiari sortutako kalteak jaso dute Idazlearen arreta. Indiako gizartean bazterturik bizi diren "Ukiezinen" eta "Adhivasien" (Tribuetako jendea) egoera, biziki salatu ditu Arundhatik.

Roy-ren jarduera Indiako egoeratik haratago ere joan dira: Estatu Batuen gobernuak daraman politikaren kontra gogor jardun da eta jarduten da. Esate baterako, 2005. urtean Iraken inguruko Tribunalean aritu zen.

Azkenengo urtetan Royk indarberritu du ekintzarako joera eta bere ikuspegi kritikoa: Indian kritika-ezinak diren aferak kritikatuz gaindi ikuspegi alternatibo bat eskaintzen du esperantzarako diskurtso bat eraikiz. Horren lekuko dira Kashmir eskualdeko independentziaren aldeko jarrera edo Naxalite Mugimenduaren kontrako borroka dela eta Indiako Armadak Adhivasien kontra darabilen hilketak, nahi ta nahiezko herrien lekualdatu eta lur lapurreta ( ikusi esate baterako http://zeenews.india.com/news/nation/anti-naxal-operations-govt-to-deploy-10-000-crpf-troopers_808442 bere Capitalism: A Ghost Story. 2014 saiakeran aipatzen duena) haren aburuz, Indiako jabe bihurtu diren korporazio interesen mesedetan. Kapitalismoa du jomuga Arundhatik eta Indian horren adierazle diren nazionalismoa eta lurraren suntsipena. Txiroen eta desjabetuen aldeko borroka da ekintzaileak aurrera daramana: demokraziaren kontzeptua berdintasunaren eta justiziaren baloreen inguruan eraiki nahian.

  • The God of Small Things 1996
  • The Ministry of Utmost Happiness 2017
  • The Cost of Living ("The Greater Common Good" eta "The End of Imagination"saiakerak) 1999
  • The Algebra of Infinite Justice. 2002
  • Power Politics. 2002
  • War Talk. 2003
  • An Ordinary Person's Guide To Empire, 2004
  • Public Power in the Age of Empire. 2004
  • The Checkbook and the Cruise Missile: Conversations with Arundhati Roy. 2004
  • The shape of the beast: conversations with Arundhati Roy. 2008
  • Listening to grasshopepers: field notes on democracy. 2011
  • Broken Republic: Three Essays. 2011
  • Walking with the Comrades. 2011
  • Kashmir:the case for freedom 2011
  • The Hanging of Afzal Guru and the Strange Case of the Attack on the Indian Parliament. 2013
  • Capitalism: A Ghost Story. 2014
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arundhati Roy Aldatu lotura Wikidatan